Calendario de eventos

Mes anteior Día anterior Día siguiente Mes siguiente
Anual Mensual Semanal Hoy Buscar Ir al mes específico
ZINEGOAK: Laburmetrai zikloa / Ciclo de cortometrajes
Domingo 04 Marzo 2018, 07:00pm - 08:15pm
HOMOAMAK
Tradizio homosexual sakoneko mundu batean, 20 urteko Xabi etxera bueltatuko da Brasilen ikasten egon ostean. Bere bi amekin afaltzen ari den bitartean, aitorpen bat egingo die: maitemindu egin da, baina emakume batekin / En un mundo de arraigadas tradiciones homosexuales, Xabi, de 20 años, vuelve a casa tras su estancia de estudios en Brasil. En una cena con sus dos madres Xabi les confiesa que se ha enamorado, pero de una mujer.


LA PETITE MORT
Denbora beste pertsonen bizitzekin, ahotsekin eta gorputzekin betetzen duen emakumeak bere existentzia propioa ahazten du. Egun luze baten ostean logelara iritsiko da eta masturbatuko da. Orgasmoaren bidez Emakumea bere Niaz urrunduko da, beste hainbat emakumerekin bat egiteko. Extasi horrek emakumeen psike kolektibo batekin konektatuko du; intimitate femeninoa, masturbazioa eta orgasmoarekin bat eginez. Klimaxa eskuratzen duten emakumezkoen gorputz guztiak espazio abstraktu eta oniriko batean elkartzen dira, bizitza eta heriotzaren artean dagoen inguru mugakide batean / Ella es una chica que ocupa su tiempo con vidas, voces y cuerpos de otras personas a fin de olvidarse de su propia existencia. Después de un día agotador llega a su habitación y se masturba. Mediante el orgasmo Ella consigue abandonar su Yo para fundirse en diferentes mujeres. El éxtasis la conecta con una psique femenina colectiva. Ella encarna la intimidad femenina, la masturbación y el orgasmo. Todos los cuerpos de las mujeres que alcanzan el clímax se reencuentran en un espacio abstracto y onírico, lugar fronterizo entre la vida y la muerte.


MARGUERITE
Emakume nagusi batek, bere erizainarekin sortuko duen adiskidetasunaren ondorioz, aitortu gabeko desirak azaleratuko ditu, eta, horrela, iraganarekin bakea izango du / La amistad que surge entre una anciana y su enfermera conducirá a la primera desenterrar deseos nunca confesados, ayudándole a reconciliarse con su pasado.


LITTLE POTATO
Perestroikako urte nahasietan SESBean bizirauteko borrokan, Elenak eta homosexuala den bere seme gazteak pirateatutako film estatubatuarretan aurkitzen dute ihesbidea. Baina laster, filmak ez dira nahiko izango eta Elenak “enkarguzko emaztea” izatea erabakiko du, Amerika gertutik ezagutu ahal izateko. Istorio autobiografikoa da hau, inspiratzailea eta aproposa; amets amerikarraren bila dabiltzan bi immigranterena / Luchando por sobrevivir en la URSS durante los turbulentos años de la Perestroika, Elena y su joven hijo gay se evaden en el mundo de las películas estadounidenses pirateadas. Pero pronto las películas no bastarán y Elena decidirá convertirse en una “esposa por encargo” para descubrir América en persona. Una historia autobiográfica, inspiradora y oportuna, sobre dos inmigrantes en su búsqueda del sueño americano.


THE MIGRANT MIXTAPE
LGTB+ mugimenduko pertsona arabiarrek “Kasete Migratzailea”, grabatutako gutun multzoa, bidaltzen dute HELEM Montreal erakundera. Kanadan asiloa eskuratzeko laguntza jasoko dutela uste dute, horrela beren sorterriko pertsekuzioaz eta biolentzia homofoboaz aldentzeko. Haietako batek, Adib Mardinik, Kanadan onartua izan ostean, bere bizitza aldatu zuen prozesua kontatzen digu / Personas árabes LGBT+ envían a la organización HELEM Montreal la “Cassette migrante”, una serie de cartas grabadas. Esperan conseguir el apoyo para solicitar asilo en Canadá y escapar así de la persecución y la violencia homófoba de sus países de origen. Uno de ellxs, Adib Mardini, tras conseguir ser aceptado como refugiado en Canadá nos cuenta cómo fue el proceso que cambió su vida.


TAILOR
Tailor marrazkilari transak beste pertsona transek gaurko gizartean dituzten bizipenak eta erronkak partekatzen ditu bere webgunean. Transgeneroaren inguruko filma, trans pertsonek egina / Tailor es un dibujante trans que comparte en su web las experiencias de otras personas trans y sus retos en la sociedad actual. Una película sobre transgénero, realizada por gente trans.
Localización Trueba Zinema / Cines Trueba