MAIATZAREN 17a LGTBIfobiaren AURKAKO EGUNA/ 17 DE MAYO DÍA CONTRA LA LGTBIfobia

el .

Aurten ere ospatuko dugu maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz katalizatzaile gisa.

Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, lege-arloan nahiz gizartearen ideiei dagokienez, lorpen horiei esker iragazkortasun handiagoa lortu baita sexu-aniztasuna bizitzeari dagokionez. Baina horrek ez gaitu engainatu behar, LGTBIfobia errealitate bat baita oraindik ere.

Aurten, 2018an, kolektiboak nazioarte-eremuan aurre egin behar dion egoera zaila nabarmendu nahi dugu. Ez dugu ahaztu behar LGBTIfobia gehien hedatuta dagoen gorroto-moduetako bat dela eta 70 herrialdetako baino gehiagotako zigor-kodeetan instituzionalizatuta dagoela eta zigor-kode horietan genero-orientazio, -identitate eta -adierazpen desberdinen arau errepresoreak biltzen direla. Hori guztia ahaztu gabe herrialdeek gaur egun ere aurreikusten dutela LGTBI kolektiboari heriotza-zigorra aplikatzeko aukera, baita kolektibo horrek herrialde askotan aurre egin behar dien gorroto-krimen kontaezinak ere. Urrun dagoen zerbait dela ematen duen arren, kontua da gure ingurunean gero eta gehiago ikusten den errealitate bat dela; izan ere, egoera dramatiko horrek eragindako asilo-eskaerak izugarri ari dira igotzen azkenaldi honetan.

Eremu nazionalera itzuliz, ezin dugu aipatu gabe utzi gure inguruan oraindik ere badaudela jatorrian sexu-aniztasunaren eta genero-aniztasunaren aurkako gorrotoa eta intolerantzia duten delituak. Hori erakusten dute Barne Ministerioak eta Erabereanek gorroto-delituei buruz argitaratutako bi txostenetan (“Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko euskal sarea”) bildutako datuek.

Era berean, gogorarazi nahi dugu esparru heteroaraututik bereizten diren sexualitateak hierarkizatzen eta diskriminatzen dituen sexu-aurreiritziak jarraitzen duela; trans kolektiboaren patologizazioak jarraitzen duela, baita ideologia oso erreakzionarioa duten erakundeek etengabe egiten dituzten eraso LGTBIfobikoek, gure ikastetxeetako portaera homofoboek eta emakume lesbianak legezkotasun soziala izatea eta haren eskubideak askatasunez baliatzea eragozten duen ikusezintasunak ere. 

Ageriko errealitate bat ere aipatu behar dugu: sare sozialetan irain LGTBfobikoak esan ahal izateak daukan zigorgabetasunak eta globalizazioak erakusten dute joera kezkagarri bat dagoela gure gizartean, eta horrek agerian jartzen du guk borrokatzen jarraitu behar dugula.

Gai horiek dira LGTBIfobian beren azken arrazoia aurkitzen duten gaietako batzuk, eta, gaur, maiatzaren 17an, uste dugu komenigarria dela haiek nabarmentzea legezko berdintasuna benetako berdintasun bihur dadin.

Horregatik, Gehitu elkarteak deialdi bat egiten du maiatzaren 17a LGTBI+ kolektiboari eragiten dioten arazoak agerian jartzeko tresna gisa aldarrikatzeko, berdintasunaren eta sexu-aniztasunarekiko eta genero-aniztasunarekiko errespetuaren alde hartzen dugun konpromisoa berretsiz. Kolektibo horrek nazioartean aurre egin behar dien giza eskubideen urraketa nabarmenak eta intolerantzia gaitzesteen ditugu eta aldarrikatzen dugu LGTBIfobiaren aurkako borrokan modu eraginkorrean laguntzen duten ekimen guztiak –lege-arlokoak nahiz pedagogia sozialeko eremukoak– antola daitezela.

 

 

Un  año más conmemoramos la fecha del 17 de mayo, Día Internacional contra la LGTBIfobia, como eje catalizador de las actuaciones en favor de los derechos y contra la discriminación a la que a día de hoy debe hacer frente dicho colectivo.                 

Resultan evidentes la avances habidos al respecto, tanto a nivel legislativo como en lo referido al ideario social, logros que han posibilitado una mayor permeabilidad en lo que a la vivencia de la diversidad sexual se refiere. Pero ello no debe llevarnos a engaño, y es que  la LGTBIfobia sigue siendo una realidad.

En este año 2018 queremos poner el acento en la complicada situación a la que debe hacer frente el colectivo en el ámbito internacional. No debemos olvidar que la LGBTIfobia es una de las formas de odio más extendidas y que se encuentra institucionalizada en los respectivos códigos penales de más de 70 países que incluyen normas represoras de las orientaciones, identidades y expresiones de género diversas. Todo ello sin olvidar los países que aún a día de hoy contemplan la posibilidad pena de muerte para el colectivo LGTBI así como los innumerables crímenes de odio a que el mismo debe hacer frente en numerosos países. Aunque pudiera parecer algo lejano, lo cierto es que se trata de una realidad cada vez más presente en nuestro entorno y es que las solicitudes de asilo motivadas por esta dramática situación están creciendo exponencialmente en los últimos tiempos. 

Volviendo al ámbito nacional, no podemos obviar la persistencia en nuestro entorno de delitos en cuyo origen se sitúa el odio y la intolerancia frente a la diversidad sexual y de género. Así lo evidencian los datos recogidos en sendos informes sobre delitos odio publicados por el Ministerio del Interior y Eraberean, “Red vasca para la Igualdad de Trato y No Discriminación”.

Queremos recordar, asimismo, la persistencia de un prejuicio sexual que jerarquiza y discrimina las sexualidades que difieren del marco heteronormativo; la persistencia de la patologización del colectivo trans; los constantes ataques LGTBIfóbicos de entidades con ideología marcadamente reaccionaria; los comportamientos homófobos en nuestros centros escolares; la invisibilidad que priva a la mujer lesbiana de legitimidad social y del libre ejercicio de sus derechos… 

También debemos hacer mención de una realidad evidente, y es la globalización y la impunidad con la que se pueden verter insultos LGTBfóbicos en las redes sociales marcan una preocupante tendencia en nuestra sociedad, haciendo evidente que nuestra lucha debe seguir existiendo.

Son éstos algunos de los planos que encuentran en la LGTBIfobia su razón última y que hoy, 17 de mayo, creemos conveniente resaltar al objeto de que la igualdad legal llegue a convertirse en igualdad real.

Es por ello que desde la asociación Gehitu hacemos un llamamiento a la reivindicación del 17 de Mayo como herramienta de visibilidad de las problemáticas que afectan al colectivo LGTBI+ reafirmando nuestro compromiso en favor de la igualdad y el respeto de la diversidad sexual y de género. Condenamos la intolerancia y las flagrantes violaciones de derechos humanos a que dicho colectivo debe hacer frente en el ámbito internacional y reivindicamos sean articuladas todas aquellas iniciativas que, tanto en el plano legislativo como en el ámbito de la pedagogía social  contribuyan de forma eficaz a la lucha contra la LGTBIfobia.