Euskal LGTBI legearen proiektua: parte-hartu / Proyecto de Ley vasca LGTBI: participa

el .

Zergatik behar dugu euskal LGTBI Lege Integral bat?

Gure LGTBI kolektiboak azken urteetan aurrerapen handiak egin baditu ere, benetako programa publiko integral baten faltan gaude oraindik ere, administrazio publiko guztiak inplikatu eta barne hartuko dituena, udal, probintzia eta autonomia-erkidegoaren esparruan.

Gainera, alor jakin batzuetan gero eta beharrezkoagoa da arau-jarraibide eta -irizpideak antolatu eta diseinatzea, esaterako, gorroto-delituetan, hezkuntzan, osasunean, lanean, kulturan, kirolean eta nazioarteko lankidetzan.

Zer lortzen dugu LGTBI Lege baten bitartez?

Euskal gizartearen eskura tresna batzuk jartzen ditugu, kolektiboko zein kolektibotik kanpoko pertsonei aniztasunean errespetatzeko eta errespetatuak izateko lagungarriak. Aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna agerian jartzeko eta normalizatzeko, eta ikuspegi horren gainean lan egin, sustatu, lagundu eta erakusteko. Azkenean, heterosexual edo zisgenerotik haratagoko errealitateetan pentsatuko duten gizartea eta pertsonak lortzeko.

Lege Integrala duen beste erkidegorik ba al da?

Bai, izan ere, Euskadi da bere Lege Autonomikoa garatzea falta zaion azken Autonomia Erkidegoetako bat. Beste erkidegoei dagokienez, aipatzekoa da hainbat ikuspegi eta proposamen daudela, batzuk anbizio handiagokoak eta beste batzuk anbizio txikiagokoak. Horregatik, orain garrantzitsua da planteatzea guztion artean zer egin dezakegun Euskadirentzako Lege Integralik onena imajinatzeko.

Lanean ari zarete euskal Lege Integral bat sortzeko?

Bai, Gehitu elkarlanean ari da beste LGTBI elkarte batzuekin eta alderdi politikoekin, eta UPV-EHUko Zuzenbide Fakultatearen laguntzarekin, lege bat taxutzeko eta arau-tresna berri horrek aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasunarekiko errespetua eta eskubideak bermatu ditzan.

Parte hartzeko aukera dago?

Bai noski, hemendik aurrera lantaldeak osatuko ditugu hainbat alorretan, eta lantalde batzuetarako zuen laguntza beharko dugu ezinbestean.

Orain artean lantaldeak eratu ditugu hainbat alorretan: administrazio publikoa, euskal LGTBI behatokia, terminologia eta nazioartekoa.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. webgunera, eta adierazi euskal LGTBI Lege Integrala gaiaren atalean. Bestela, dei iezaguzu Gehituren
943 46 85 16 zenbakira, bulego-orduetan.

 

_______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 

¿Por qué necesitamos una Ley Integral LGTBI vasca?

A pesar de los avances de los últimos años para nuestro colectivo LGTBI, sigue faltando un programa público integral y real que implique y englobe a todas las administraciones públicas; en el marco municipal, provincial y autonómico.

Además, cada vez es más necesario ordenar y diseñar pautas y criterios normativos en ámbitos como los delitos de odio, la educación, la sanidad, el trabajo, la cultura, el deporte y la cooperación internacional.

¿Qué conseguimos a través de una Ley Integral LGTBI?

Dotar a la sociedad vasca de herramientas que ayuden a las personas tanto del colectivo como de fuera de este a respetar y hacerse respetar en la diversidad. Para visibilizar y hacer que la diversidad afectivo-sexual y de genero sea un hecho normalizado y una perspectiva sobre la que trabajar, promover, colaborar y mostrar. Para finalmente, conseguir una sociedad y personas que piensen en realidades más allá de lo heterosexual o cisgenero.

¿Hay más Comunidades con una Ley Integral?

Sí, de hecho, Euskadi es una de las últimas Comunidades Autónomas en desarrollar su propia Ley Autonómica. Respecto a otras comunidades hay distintas perspectivas y propuestas algunas más ambiciosas y otras menos. Por eso es importante ahora plantearnos como podemos entre todxs imaginar la mejor Ley Integral para Euskadi.

¿Se está trabajando ya para una Ley vasca Integral?

Si, Gehitu está trabajando junto con otras asociaciones LGTBI, partidos políticos y con el apoyo de la facultad de Derecho de la UPV-EHU una ley que nos dote al respeto y Derecho de la diversidad afectivo-sexual y de genero de nuevas herramientas normativas.

¿Puedes participar?

Claro a partir de ahora se van a confeccionar grupos de trabajo en distintas áreas y para algunos de ellos necesitaremos contar con vuestra colaboración.

Hasta ahora se han constituido grupos de trabajo en las áreas de: administración pública, observatorio vasco LGTBI, terminología e internacional.

Si quieres más información contacta con Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. indicando en el asunto Ley Integral LGTBI vasca. O llámanos a Gehitu en horario de oficina al 943 46 85 16

 

Folletoa - Folleto