Gehituko emakumeen futbol taldeak futbolean jolastu nahi duen eta konpainia onean momentu atseginak pasa nahi dituen edozein adin eta kondizio fisikoko emakumeentzat espazio ireki, tolerante eta aske bat eskaini nahi du. Horrela honen helburua emakume lesbianen integrazioa esparru afektibo, ludiko eta kirol esparrura zabaltzea da, beren garapen pertsonalerako eta emakumearen eta lesbianen errealitatea kirol esparruan ikusgarri egin ahal izateko.
Talde honek LGTB txapelketa ezberdinetan parte- hartzen du elkartea (ahal den heinean)gogotsu ordezkatuz. Joan den denboraldietan Bilboko Hegoak txapelketan parte hartu zuen eta denboraldi bakoitzean emakumezkoen presentzia duen LGTB kirol ekintza ahalik eta gehienetan parte- hartzen saiatzen gara.
Kirola gustuko baduzu, jendea ezagutu , momentu onak pasa, eta nola ez, futbolean jolastea gustuko baduzu jarri gurekin harremanetan guirisandgehitu@gmail.com helbidearen bitartez.
Gu jolasten ikusi nahi izanez gero edo gu ezagutu nahi izanez gero berriz, hemen duzu Gehituko bi taldeek Riberas de Loyolako Soccerworld instalazioetan asteazkenetan izaten duten soccer ligako egutegia. Animatu zaitez!!!!
Si quieres conocer el calendario de LIGA FEMENINA 2016, pulsa aquí
Gehituko emakumezkoen futbol taldearen funtzionamendu araudia
[widgetkit id=14]
Mantente conectado