Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen (LGBTI) aurkako gorroto-delituak nabarmenki ari dira areagotzen Euskal Herrian. Hala adierazi du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen Katedrak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin elkarlanean egindako Euskadiko gorroto-delituei buruzko urteko txostenean. Azken txostenaren arabera, sexu-orientazioarekin edo genero-identitatearekin lotutako gorroto-delituak % 46 areagotu dira (gorroto-delitu orokorrak % 15). Txostenean jasotakoari Bilbon eraildako gizon gay edo bisexualak ere gehitu behar dizkiogu. Kasua judizialki ari dira ikertzen une honetan eta, ezagutzera eman den informazioaren arabera, badaude, lapurretez gain, gizon gay eta bisexualen aurkako homofobia-eraso ere izan zirela adierazten duten zantzuak.
Botere publikoentzat lehentasun beharko luke izan LGBTIfobiarekin amaitzeak. Nabarikoa da ezarritako politikak eta hartutako neurriak ez direla nahikoak. Hori horrela, Gehituk Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio ekin diezaiola LGBTI pertsonentzako benetako berdintasun lege bat tramitatzeari, zeina Gobernuaren programan jasota baitagoen, baina zeinak ez baitaukan oraindik aurreproiekturik. Autonomia Erkidego gehienek ezarri dituzte halako legeak eta neurriak, eta politikak ere adostu dituzte kasuan kasuko eskumenetan. Tratu-berdintasunaren lege-proposamena ere tramitatzen ari da Gorte Nagusietan.
Zuzenbide Estatua huts egiten ari da LGBTI pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko garaian. Izan ere, pertsona horien bizitzeko eskubidea, osotasun fisiko eta moralerako eskubidea eta askatasunerako eskubidea ez daude bermatuta, ezta benetako berdintasunean bizitzeko eskubidea ere; urraketa hori areagotu egiten da trans pertsonen eta genero-identitate edo -adierazpen ez-normatiboa dutenen kasuan, estigmatizatuak eta diskriminatuak izaten jarraitzen baitute.
Horregatik guztiagatik, Gehituk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, honako hau adierazi nahi du ekainaren 28ko LGBTI pertsonen Nazioarteko Egunaren harira:
1.- Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio benetako berdintasun legearen proiektua ―edo tratu-berdintasunaren eta diskriminazio-ezarena― ahalik bezain laster onar dezala eta Eusko Legebiltzarrera bidal dezala lege bihur dadin.
2.- Erakunde, administrazio publiko eta Fiskaltzari eskatzen die neurri eta politika berriak ezar ditzatela LGBTI pertsonen aurkako gorroto-delituei erantzuteko dauden tresnak hobetzeko. Botere publikoentzat lehentasun izan behar dira bai LGBTIfobiarekin amaitzea, baita pertsona homosexual eta transexualen eta genero-identitate eta -adierazpen ez-normatiboa dutenen oinarrizko eskubideak babestea ere. Eta, esan bezala, neurri eta politika eraginkorrak sortu eta ezarri behar dituzte horretarako.
3.- Erakunde eta administrazio publikoei eskatzen ekainaren 28an LGBTI pertsonen oinarrizko eskubideak defendatzearen aldeko konpromisoa adieraz dezaten eta, halaber, herritarrei deia egiten die LGBTI Harrotasun Egunarekin lotutako manifestazio eta jardueretan parte hartzeko.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.