Test lasterra gure egoitzan behar bezala prestatutako instalazioetan egiteko aukera eskaintzen du Gehituk. Edozein pertsona bertaratu daiteke, edozein dela ere bere orientazio sexuala, baztertua izateko beldurrik gabe, konfidentzialtasuna eta anonimotasuna erabat bermatuta baitaude.
Testa doakoa da, eta 20-30 minututan lortzen dugu emaitza. Bitarte horretan informazioa eta aholkularitza ematen ditugu giro lasai eta lagungarri batean, eta itxaronaldiari lotutako antsietatea murrizten saiatzen gara. Behar izanez gero, beste gizarte-baliabide eta baliabide sanitario batzuetara ere laguntzen eta bideratzen dugu erabiltzailea.
GIBarekin bizi diren pertsonei laguntza emozionala emateko, berriz, harreman zuzena du Gehituk Harri-Beltza Elkartearekin.
Egin test lasterra, hitzordua telefono honetan eskatuta: 943 468 516
Hemen gaude: Zabaleta, 47 behegaina, EZK. A_B
Klikatu hemen test lasterra egiten duten farmazien zerrenda ikusteko
Mantente conectado