Subscribe Now

Trending News

C/ Kolon 50 Donostia
19 Apr 2024

Latorrizko Palmaresa

2021eko LATORRIZKO GEHITU SARIA

Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Carmen Calvori, pertsona transen benetako berdintasunaren aldeko lege-aurreproiektua (“trans legea”) izapidetzearen aurka agertu izanagatik. Aurreproiektu hori Calvo kide den gobernuko Berdintasun Sailak landu du eta pertsona transen eta LGBTI kolektiboko kideen erakunde ia guztiek babestu dute, baita bere alderdiko aktibistek ere. Diputatuen Kongresuko txosten batean

Letoniako Gobernuari, neurririk hartu ez Izanagatik herrialdean muturreko LGTB-fobiaren aurrean, zeina alderdi eta erakundeek kalterik jasan gabe zabaltzen duten gorroto diskurtsoak elikatzen baituen. Giro sozial horrek apirila amaieran izandako Normunds Kindzulis gay gaztearen erahilketari bide eman dio; su emanda hil zuten.

Testu guztia

2016ko
LATORRIZKO GEHIRU SARIA

FERNANDO SAVATER, FILOSOFO ETA IDAZLEari, sexu bereko bi
pertsonaren arteko batasun zibilari dagokion “ezkontza” hitza erabiltzearen
aurka egin dituen adierazpenengatik, hitz hori sexu desberdineko bikote batek
osatutako familiarentzat bakarrik erabiltzen da, eta familia homoparentalari
buruz behin eta berriro egin dituen aipamenengatik, horietan adieraziz:

 (…) Aita eta ama izatea
bi aita edo bi ama izatearen pareko dela esatea lelokeria bat da (…)

(…) diskriminatzailea da
benetan jaio berriarentzat, umezurtz programatua eta giza baldintzari dagokion
filiazio bi lerroetako bat kendutakoa delako (…) epaile batek onartu
dezakeena da baina ez gogoeta etikoak, izan ere, hirugarren bati bere abentura
pertsonalaren funtsezko zati bat lapurtzen dio (…)

Testu guztia

2015ko
LATORRIZKO GEHIRU SARIA

JOSÉ IGNACIO MUNILLA MONSINOREA
Donostiako Gotzainari,
GEHITUREN 2015 LATORRI SARIA ematea erabaki du,
egin duen eliza-ibilbide luzean barrena entzun dizkiogun iruzkin, pentsamendu
eta ideia homofoboengatik, “SEXO CON ALMA Y CUERPO” bere azken argitalpenean
jaso dituen moduan, eta hain zuzen ere, lan honen bitartez erantzun bat eman
nahi die “gazte asko kezkatzen dituzten galdera ugariei”, eta inolako
erreparorik gabe ziurtatzen du “horrelakoak gaiztakeria larritzat jotzen
dituen Eskritura Santuan oinarrituta, Tradizioak beti aitortu izan duela
jarduera homosexualak berez neurrigabeak direla”
, eta homosexualek,
jarduera horietan, “ezin dutela onespenik jaso, inola ere”

Testu guztia

 2014ko
LATORRIZKO GEHITU SARIA

LUIS TOSAR AKTOREAK GEHITUKO
LATORRIZKO 2014 SARIA JASO DU LESBOFOBIA ZABALTZEN LAGUNTZEAGATIK

Homofobiaren aurkako Nazioarteko
Egunaren harira, maiatzaren 17an, Gehituk, Esukal Herriko lesbiana gay,
transexual eta bisexualen elkarteak, Gehituko Latorrizko saria lortzeko urte osoan
zehar ahalegin bereziak egin dituzten pertsona nahiz erakundeak aurkeztu ohi
ditu. Sari hau urte osoan zehar homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia
hedatzen lagundu duten pertsona nahiz elkarteei ematen zaie…

Testu guztia

LATORRIZKO
GEHITU 2012 SARIA

MARIANO RAJOI JAUNAK ZUZENDUTAKO
ESPAINIAKO GOBERNUARI,
GIB eta hiesari eman beharreko erantzunean
borondaterik eta lidergo politikorik erakutsi ez duelako, Osasun Sistema
Nazionalarekin loturik hartu dituen eta giza eskubideak urratzen,
gizarte-desorekak sakontzen eta biztanleria osoa arriskuan jartzen duten
neurrietan islatu den moduan…

Testu guztia

2011 LATORRIZKO
GEHITU SARIA

MARIANO RAJOYri, 2000 egun baino
gehiago igaro dira Alderdi Popularrak, Mariano Rajoyren lehendakaritzapean,
konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zuela sexu bereko pertsonen
arteko ezkontza bideratu zuen Kode Zibilaren erreformaren aurka. Erreforma hark
gay, lesbiana eta bisexualen aurkako azken legezko diskriminazioa desagerrarazi
zuen. Azken sei urte lotsagarri hauetan, Gehituk eta FELGTB Estatuko Lesbiana,
Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioak behin eta berriro eskatu diote
Mariano Rajoyri har zitzala beharrezko neurriak, sexu bereko pertsonen arteko
maitasunaren duintasunarentzat hain iraingarria den errekurtso hori behingoz
ken dezan Alderdi Popularrak…

Testu guztia

2010EKO
LATORRIZKO GEHITU SARIA

TARSICIO BERTONE Vatikanoko
Estatu Idazkariari,
joan den apirilaren 12an Santiago de Chilen egindako adierazpenengatik.
Izan ere, Bertonek pederastia homosexualitatearekin lotu zuen, erabat
desberdinak diren bi termino erlazionatuz: alde batetik, homosexualitatea,
pertsona baten nortasuna modu afektibo-sexual jakin batean itxuratzen duen
gizabanakoaren izaera, eta bestetik, pederastia, heldu batek adingabeei eta
urritasunen bat duten pertsonei sexu-abusuak egitean datzan delitua. Tarsicio
Bertone kardinalak ziurtatu zuenez, Elizaren barruan gertatu eta argitara eman
diren pedofilia-kasuek ez dute zerikusirik apaizen zelibatuarekin. Aitzitik,
homosexualitatearekin lotu zituen horrelako ekintzak…

Testu guztia

2009 LATORRIZKO
GEHITU SARIA

JACOBO PIÑEIROK ISAAC PEREZ ETA
JULIO ANDERSON
erailtzeagatik izandako afera epaitu zuen Vigon egoitza duen Pontevedrako
Probintzi Auzitegiko 5. Saileko herri-epaimahaia edo zinpekoa osatu zuten
pertsona haien artean, bere absoluzioaren alde bozkatu zutenei. Gehituk,
absoluzio-epai hau Isaac eta Julioren duintasun, ohore eta memoriaren kontrako
eraso larria dela hausnartzen du, baita hiltzailearen beraren aitorpenaren,
fiskaltzaren frogen eta zientzia-poliziaren adituen testigantzen kontrakoa ere…

Testu guztia

2008ko GEHITU
LATORRIZKO SARIA

FRANTZIAKO GOBERNUAri, ematea erabaki
du, ondoko egitateotan oinarriturik:

2008ko maiatzean zabaldu da
frantses gizonezko batek bere herritartasuna galdu duela holandar gizonezko
batekin ezkontzeagatik. Holakorik ez zen gertatuko sexu desberdineko pertsonen
arteko ezontza izanez gero, orduan frantses-holandar herritartasun bikoitza
emango baitzitzaion. Europa sozial eta eskubidezko honetan jasanezina da
gobernu batek herritartasuna pertsona bati kentzea bere orientazio sexuala dela
eta. Entzun ditugu egoera hori zuzendu nahian Sarkozy Presidenteak esandako
hitzak, baina ezin zurituzkoa iruditzen zaigu iritzi publikoa gertaeraz jabetu
artean Frantziako Estatuak ez erreakzionatzea. Gainera, Frantziako Gobernu
berak “ARDOISE” fitxategia abiaraztea proposatu zuen, poliziaren datu base bat
non informazio pertsonala bildu behar zen, hala nola: “homosexuala”,
“prostituzio erabiltzailea”…Neurri hori ez zen gauzatu gizartearen
presioengatik, baina modu horretara planteatze hutsa aski larria dela iruditzen
zaigu…

Testu guztia

2007KO LATORRIZKO
GEHITU SARIA

POLONIAKO GOBERNUARI, herrialde
horretako pertsona gay, lesbiana eta transexualei zuzendutako etengabeko
erasoengatik. Gutxiengo sexualak jazartzeari dagokionez, gobernu horren
azkeneko ekimena aurten, martxoan, iragarritakoa da, hau da,
hezkuntza-sistematik orientazio afektibo-sexualaren aniztasunari buruzko
erreferentzia oro kentzea; beren orientazio homosexuala modu publikoan
adierazten duten irakasleak hezkuntza-zentroetatik botatzeko mehatxua ere
adierazi dute…

Testu guztia

2006ko
LATORRIZKO GEHITU SARIA

LAURA ALABAU MARTÍ, FRANCISCO
JAVIER GARCÍA ETA MARÍA LUIS MIRANDA. DÉNIAKO (ALACANT), TELDEKO (KANARIA
HANDIA) ETA BURGOSEKO ERREGISTRO ZIBILEZ ARDURATZEN DIREN EPAILEAK DIRA,
hurrenez
hurren. Eta hirurek gay eta lesbiana bikote batzuen ezkontza-espedienteak
geldiarazi dituzte jurisprudentziaren aurkako prozedurak erabiliz eta fiskalek
emandako diktamenen aurka eginez. Izan ere, legez kontrako
inkonstituzionalitate-arrazoiak argudiatu dituzte Auzitegi Konstituzionalean.
Joera homosexuala duten pertsonen arteko ezkontzak ontzat jotzen dituen Kode
Zibilaren erreformaren aurka egiteko, goi-mailako magistratura honetara jotzea
inkonstituzionalitate-arrazoiak argudiatuz ez dela bidezkoa aldarrikatu du
goi-mailako erakunde horrek, Erregistro Zibilaz arduratzen diren epaileek ez
baitute inolako zeregin jurisdikzionalik mota horretako ezkontza-espedienteetan
(areago, beste herrialde batzuetan, Frantzian kasu, Justizia Ministerioko
funtzionarioek ematen dute ezkontzeko baimena).

Testu guztia

2003KO
LATORRIZKO GEHITU SARIA

HIRU EUSKAL APEZPIKUEI EMATEA, gay, lesbiana
eta transexualen duintasun pertsonala eta berdintasuna aitortzearen aurka
azaldu direlako ehin eta berriz. Bereziki, hirurek elkarrekin Izatezko Bikoteen
Euskal Legea onartzearen aurka igorri zuten idatzia baloratu da, eta baita
Vatikanoak iazko uztailan ezagutzera eman zuen dokumentua, Fedearen Dotrinarako
Kongregazio Santuarena, babestu izana ere…

Testu guztia

2002KO
LATORRIZKO GEHITU SARIA

ARTIKULISTA Y _IRITZIEMAILE_
HOMOFOBOEI, AIPAMEN BEREZIA EMANAZ JOSE IGNACIO MUNILLA APAIZA ETA BEGOÑA
AMEZTOYRI. Biak dira Homofobia beraren bi aurpegiak. Bai (Munillaren kasuan
bezala) zuzeneko erasoaren bidez, aspaldiko posizio atzerakoiak eta argumentu
seudozientifikoak erabiliaz Homosexualitatea sendatzeko asmoz, gaixotasun bat
balitz bezala… …

…edo bai, Ameztoyren moduan,
azken finean gay, lesbiana eta transexualen ikusgarritasuna kaltetzen duen
posizio itxuraz neutral eta barregarri baten bidez, horrela bizi dugun
marginazio eta desberdintasuna ahantzi eta gure bazterkeriaren zaurian ozpina
boteaz…

Testu guztia

2001EKO
ZILARREZKO GEHITU SARIA

Alderdi Popularrak gidatzen duen
ESPAINIAKO GOBERNUARI
eman zaio sari hori, antolamendu juridikoak
bikote heterosexualei ezkontzaren bitartez ematen dizkien eskubideak gay eta
lesbianek osatutako bikoteentzat ere onartzera bideratutako ekimen guztiak era
sistematikoan atzera bota dituelako, eta era horretan, gaiaren aurrean tema eta
egoskorkeria handiak erakutsi dituelako…

Testu guztia

2000KO
ZILARREZKO GEHITU SARIA

IRUÑEA, MONDOÑEDO ETA MALAGAKO
APEZPIKU JAUNEI, e
liza Katalikoaren Hierarkiaren aldetik erakutsitako jokabide ezegoki honen
aurrean gure atsekabearen berri ere eman nahi genuke, fededunekin eta baseko
sinestunekin bat ez datorren jokabidea bada ere. Izan ere, behin eta berriz
erakusten dituzuen intolerantziak eta ulertuezinak dagoeneko emanda dauzka
beste hainbat perla (Gay Harrotasun Eguna Erroman antolatzearen aurkako
presioak, sexuaren bidez helarazten diren sexu gaixotasunak prebenitzeko
sistemak eta antisorgailuak erabiltzeagatik egindako gaitzespenak, eta abar).
eta horiek guztioriek ere mereziko lukete sari hau, noski…

Testu guztia

1999KO
LATORRIZKO GEHITU SARIA

DIPUTATUEN KONGRESUARI, Coalicion
Canaria taldeak aurkeztutako izatezko bikoteen lege proposamena, zeina 1997ko
apirilaren 4an Ganbarako Mahaiak tramitera onartu baitzuen, gerarazita
edukitzeagatik izapidaketari dagokionean. Saria Ganbarako gehiengoari eman nahi
zaio nagusiki. Gehiengo honek, filibusterismo parlamentario
arbuiagarrienetakotzat har daitezkeen taktika atzeratzaile eta oztopatzaileak
erabiliz, lege proposamenaren izapidaketa legealdi honetan bukatzea ekidin nahi
du, horrela proposamenak bertan behera egin dezan…

Testu guztia

1998KO
LATORRIZKO GEHITU SARIA

KEOPS DISKOTEKARI Donostiako
KEOPS DISKOTEKARI, azaldu duen homosexualitatea gaitzesteko jarrera
homofoboagatik.

Testu guztia

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies