Gaur, otsailak 19, Kirolean homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Realak, bere fundazioaren bitartez, publiko egin nahi du bere konpromisoa aniztasun afektibo-sexualarekiko eta norbere orientazio sexualarekiko errespetuarekin eta homofobiaren aurkako borrokarekin.
Zentzu honetan, Gehituk eta Real Sociedad Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmen honen helburua Real Sociedad Fundazioa eta Gehituren arteko lankidetza esparrua antolatzea da, bi entitateek partekatzen dituzten zenbait helburu lortzera bideraturik diren zenbait ekimenen garapena. Adibidez, oinarrizko eskubideen errekonozimendu osoa lortzea duintasun, berdintasun eta pertsona guztien orientazio sexual eta afektiboaren garapen libreari dagokionean. Baita orientazio sexual edo genero nortasunagatik pairatzen den diskriminazio legal edo sozialarekin amaitzea ere.
Gainera, hitzarmen honek jarraipena emango dio Real Sociedad Fundazioak eta Gehituk bi denboralditik hona egiten ari diren lanari. Formazio tailerrak egiten ari gara, Gehiturekin batera, harrobiko jokalariekin, adin txikietatik lanean hasteko aniztasun afektibo-sexualaren inguruan.
Mantente conectado