Trans – Ez Bitar eta Intersex batzordea hainbat pertsonaz osatutako taldea da, eta Gehitun biltzen gara esperientziak, informazioa eta bizipenak partekatzeko gure artean, parte hartzen duten eta taldera hurbiltzen diren trans pertsonei laguntza eskaintzeko asmoz.
Trans errealitateekin lotutako jarduerak antolatzeaz eta tansfobiaren eta intolerantziaren aurkako diskriminazioa salatzeaz arduratzen gara. Eskaintzen dugun zerbitzu nagusia trans errealitateak eta errealitate ez bitarrak ezagutaraztea da, eta gizarte gizarte-eragile desberdinei disidentzia sexualaren eta generoaren inguruko informazioa informazioa eta tresnak ematea,
Transfobia eta/edo LGTBQIAQ+fobiak bere testuinguru desberdinetan duen eragina eta honek trans pertsonengan legitimatutako cispassing-a deseraikitzen lan egiten dugu. Erreferente positiboak ikusaraztea eta sustatzea, dagoen sexu-genero eredua aztertuz eta eredu horrek gure eguneroko praktika eta esku-hartzeetan nola eragiten duen aztertuz.
Honako puntu hauetan oinarritutako arreta psikosoziala ere eskaintzen dugu:
- Pertsona guztien identitatearen eta genero-adierazpenaren garapen askea bermatzea.
- Trantsizio-prozesuan laguntzea (Zer urrats egin behar diren, hormonak, kirurgia estetikoko klinikak…), bai eta genero-identitatea eta/edo binarismoa zalantzan jartzen edo hausnartzen ari den edonori laguntzea ere.
- Laguntza psikosoziala eta familiarra
- Trans pertsonen eta/edo bitarrak ez diren pertsonen senideei zalantzak argitzea, informazioa eta laguntza ematea, bai eta zer ibilbide jarraitu edo zer baliabide izan daitezkeen argitzea ere.
- Aurrez aurreko arreta eta arreta telematikoa.
Talde honetako kide izatea interesatzen bazaizu edo proposamen, jarduera edo ekintzarik baduzu, info@gehitu.org helbidera idatz diezagukezu.