Aurten ere Gehitutik gonbidatzen zaituztegu Zinegoak 2019ra, Bilboko Gaylesbitrans naziorteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Beste urteetan bezala 100 lan inguru aurkeztuko dira 17. edizio honetan, baina martxoak 16, 17 eta 18 EHGAM eta Mugen Gainetik elkarteekin batera, Donostia Kultura-ren laguntza eta Euskal Elkarkidetza Agentziaren finantzaketarekin, Antzoki Zaharrean egongo gara. Hona hemen egun horietan aurkeztuko diren film eta laburmetraiak.

Martxoak 16: LGTBI errealitate ezberdinak isladatzen dituzten Laburmetraiak

Martxoak 17: Let there be light

Martxoak 18: Margen de error