Subscribe Now
Trending News

Berdindu

Lesbiana, gay, bisexual eta transexualei arreta emateko zerbitzua

Eusko Jaurlaritzaren sexu eta  genero-aniztasunari buruzko informazioa eta arreta emateko zerbitzua da.

Zer eskaintzen du?

  • Orientazio sexual edota genero identitatearen inguruko informazioa eta arreta ematen die lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, bai eta horien senitartekoei eta ingurukoei ere.
  • Informazioa eta arreta ematen die hezkuntza-komunitateari, gizarte-eragileei eta profesionalei, komunikabideei eta, oro har, jendarteari. Homofobia eta transfobia deuseztatzea du xede.
  • Homosexualitateari eta transexualitateari dagokienez, berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren kontrako politikak, proposamenak eta diseinuak eta, halaber, sektoreko sentsibilizazio-kanpaina burutzen ditu.

Harremanetan jartzeko

943 21 65 51

berdindu.gipuzkoa@gmail.com

Asteartetik ostiralera 10:00-13:00 eta astelehenetik ostiralera  16:00 – 19:00

Mikeletes 20, behea; 20008, Donostia