Jokabide Protokola LIBURUTEGIAREN ETA BIDEOTEKAREN
Katalogatutako liburu, bideo edo beste materialen mailegua, bazkideentzako da soilik. Bazkide ez diren pertsonak elkarteko egoitzan kontsultatu ahal dute.
Liburu edo bideo batzuk (gida, entziklopedia, hiztegi edo “Gehituren historia” atala bezalakoak) ezin dira mailegatu. Material hau puntu berdearekin seinalatuta daude.
Bai mailegua hartzea, eta baita itzultzea ere langileetako batek pertsonalki egin behar du.
Nahitaezkoa da kontrol-orrian agertzen diren datu guztiak betetzea. Liburu edo bideo bakoitzagatik orri bat bete behar da.
Mailegu bakoitzean bi unitate hartu ahal dira gehienez (2 liburu, 2 bideo, edo liburu 1 eta bideo 1).
Itzultze-epea hau izango da: 21 egun liburuentzako 14 egun bideoentzako.
Itzultze-epea edo liburutegi eta bideotekaren erabileraren edozein norma ez betetzea 6 hilabeteko epean zehar mailegua egiteko eskubidea zigortuko da.
Liburutegian dauden fondo guztien zerrendaren inprimakia egongelan aurki daiteke. Zerrendan errorerik, ale akastun edo iradokizunik baduzu, mail baten bidez jakinarazi iezaguzu hurrengo helbidean: info@gehitu.org, bereziki liburu edo bideoren bat erosteko interesik baduzu.
Liburutegiko tituluen zerrenda – JAITSI FITXATEGIA
Bideoen zerrenda – JAITSI FITXATEGIA
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.