Subscribe Now

Trending News

Kolon, 50. Donostia
11 Oct 2024

Nortzuk gara?

Gehitu, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bixesual eta Intersexualen elkartea.

Elkartea ehunka pertsonak osatzen dugu, hurrengo helburua amankomun izanik: LGTBI+ kolektiboko kideentzat duintasuna, berdintasuna eta sexu-afektibitatearen garapen askerako oinarrizko eskubideak erabat aitortzeazgain, orientazio sexualagatik edo genero-identitateagatik gertatzen diren diskriminazio legal eta sozial oro amaitzea.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea izateazgain, independentea, plurala eta demokratikoa da. Legez inskribatua dago, eta erakunde publiko zein GKE batzuekin kolaboratzen du aurrez planteatutako helburuak lortzeko asmoz. Bazkide guztien kuoten eta jasotzen dituen dirulaguntza publikoen bidez finantzatzen da elkartea.
GEHITU-k, halaber, jarduerak eta ekimenak sustatzen ditu LGTBI+ eskubideak defendatzeko erabakigarriak diren guneetan, besteak beste, komunikabideetan, erakunde politikoen aurrean eta hezkuntzaren esparruan.
GEHITU, Estatuko Lesbiana, Gay, Trasexual, Bisexual eta Intersexualen Federazioko kidea da, Espainiar Estatuko elkarterik garrantzitsuenekin batera. Bestalde, hainbat herrialdetako elkarteekin harreman estuak izateazgain, ILGA (International Lesbian and Gay Association), CESIDA (GIB- HIESaren estatuko koordinatzailea, Espainiako Estatuan GIBaren eta HIESaren herritarren mugimenduaren erakunde adierazgarriena, autonomia-erkidego guztietan presentzia duena), Euskadiko Gazte Kontseilu-ko edota ADI-ko (Federación Deportiva Ibérica) kide da. Eusko Jaurlaritzak Gehitu onura publikoko elkartea dela deklaratu zuen 2006an (Maiatzaren 2ko 88/2006ko Dekretua), gainera, Donostiako Udalak Hiritar Merituaren Domina eman zion 2004an eta
Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen saria eman zion 2009an. Bestalde, arlo kulturalean, LesGaiCineMad, Madrileko LGBT Zine Jaialdiak 2017ko edizioan Ohorezko Saria eman dio Gehituk ematen dituen Sebastiane Sariei.

Gure estatutoak … Sakau hemen

2014ko Ekintzen Memoria (gaztelaniaz)

2015eko Ekintzen Memoria (gaztelaniaz)

2016eko Jardueren Memoria (gaztelaniaz)

2017ko Jardueren Memoria (gaztelaniaz)

2018ko Jardueren Memoria (gaztelaniaz)

2019ko Jardueren Memoria (gaztelaniaz)

Barne-araudia 2019ko martxoa

Jardunbide egokien eskuliburua

Herri-Onurako Elkartea (dekretua)

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies