Duela bi urtetik eskola-ikasturtean Gehituk hezkuntza programa ezberdinak egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentroetan. 2015-2016 kurtsoan zehar, eta Eusko Jaurlaritzako. Familia politika eta gizarte garapeneko zuzendaritza departamentua eta Guztiok elkartearekin sortutako lankidetzaren ondorio moduan, lan hau berrabiaraziko dugu, bai lehen hezkuntzan , baita bigarren hezkuntzan ere. Programa hauek ikasleak sentsibilizatzea eta, honetarako pentsatuak izan diren dinamika parte-hartzaileen bitartez, gai afektibo- sexualean heztea dute helburu nagusi.
Mantente conectado