Subscribe Now

Trending News

C/ Kolon 50 Donostia
19 Mar 2023

Gibaren, Hepatitis C eta sifiliaren test lasterra

Test lasterra LGTB ingurunean egiteko aukera eskaintzen du Gehituk, eta edonork balia dezake zerbitzu hori sexu-orientazioagatik edota egoera serologikoagatik baztertua izatearen beldurrik gabe.

Erabiltzaile batzuk kezkak izan ditzakete beren osasun-zentroan testa egitekorakoan, dituzten sexu-jarduerak edota beren egoera serologikoa ezagutzera eman nahi ez badute. Gehitun erabiltzailearen pareko diren profesionalek egiten dute test lasterra, eta horrek egoera serologikoa epaituak sentitu gabe jakiteko aukera ematen die erabiltzaileei.

Test tradizionalarekin baino gutxiago itxaron behar da emaitza jasotzeko, 20 minutu inguru soilik, eta horrek itxaronaldia arintzen die erabiltzaileei. Hatz batean egindako ziztada txiki bakar bat nahikoa da GIBaren, C hepatitisaren eta sifiliaren testa batera egiteko. Hiru emaitzak batera jasotzen dira.

Emaitza jaso arteko denbora informazio argigarria emateko, zalantzak argitzeko eta parekoen arteko aholkularitza eskaintzeko baliatzen da. Egoki denean, beste baliabide soziosanitarioetara bideratzen da erabiltzailea. Esaterako, Gehituk lankidetza-harreman estua du Harri Beltza elkartearekin GIB-Hiesarekin bizi direnei laguntza emozionala emateko.

2010. urte amaieraz geroztik eskaintzen du GIBaren, Hepatitis C eta Sifiliaren test lasterra, eta aldez aurretik emandako hitzorduen bidez kudeatzen du,  test lasterra.

Eskatu hitzordua eta egizu testa 943 468 516

Hemen gaude: Zabaleta 47, solairuartea, Ezk. A_B

GIBaren froga azkarra egiten duten farmaziak Euskadin, hemen klik egin ezazu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies