- Este evento ha pasado.
24/12 Elkarretaratze Gabon Gau afaria – Cena de encuentro en Noche Buena
Datorren abenduaren 24ean 20:00etan, GEHITUko egoitzan (Kolon Pasealekua 50), Gabongau afaria egingo da.
Proposamen honekin harrera eta integrazio leku bat eskaini nahi da animazio sozio-kulturalaren barne dauden tresnak erabiliz.
Hala, parte-hartze artistiko edo ludikoekin, hausnarketara eramaten duten dinamika eta ekintzekin eta ahalduntze tresna bezala enpatia erabiliz, jarduera hau psikosozialki ahulen dauden pertsonentzat eta data hauetan bakarrik sentitzen diren pertsonentzat zuzenduko da batez ere.
Afariaren helburua, beraz, bakardade edo isolamendu sentipen hori gutxitzea da, are gehiago, LGTBQI kolektibo gutxiengoaren barne dauden pertsonentzat. Begirada intersekzionala eta horizontal batekin, proposamena asiloa eskatzen duten pertsonak ere gonbidatzean datza.
Helburuak:
Errefuxiatuak, asilo eskaleak eta etorkinak diskriminazio puntu handi batean daudenez,era lagungarri eta bihozberan sentsibilizatu hauen inguruan.
Eta, kontzeptu hori kontuan izanda, kolektibo hauetan egonkortasun eta iraunkortasun sentimenduak sortzea eta ezinbestekoak diren giza duintasuna eta integrazio psikosoziala sustatzea.
Nork eta zelan parte hartu dezake?
Afaria bizikidetasun gune bat izango da non partekatzea eta jasotzea izango dira helburu. Pertsona bakoitzari jaki edo postre bat ekartzea (ahal den neurrian) eskatzen zaio gabon gau komunitario honetara.
Gainera, ekintza ezberdinak, jolasak, saio artistikoak etab. proposatzea posible izango da.
Iradokizun guztiak ongi etorriak izango dira.
Proposatzen dugun egitaraua ondorengoada (irudian):