- Este evento ha pasado.
03/09 PASEALDIA PIRAGUAN KONTXAKO BADIAN – PASEO EN PIRAGUA POR LA BAHÍA DE LA CONCHA
Pasealdia piraguan Kontxako badian
Irailaren 3an, larunbatean, piragua batzuk alokatu eta Kontxako badian pasialdi bat egingo dugu (gutxi gora beherako prezioa 9 eta 12 euro artean orduko). Irla bisitatu, Haizearen Orraziraino iritsi edota Donostiako kaian sar gaitezke.
Ideia goizeko 11etan elkartzea litzateke eta ordu bat edo biko iraupenarekin alokatu banakako edo birentzako piraguak. Taldeentzako deskontuak lortu ahal izateko, hurrengo estekan zuen izena ematea eskatzen dizuegu, alokatzeko lehentasunak adieraziz (iraupena eta piragua mota).
Aukera paregabea duzu itsasotik Donostia ikusteko beraz anima zaitez gurekin arraun egitera!