LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrerako Zuzendaritza Nagusiak, Fresno The Right Link erakundearekin elkarlanean, sexilioari buruzko ikerketa aitzindaria egiten ari da: LGTBI+ pertsonen barne-migrazioak Espainian, bereziki landa-eremuetatik hirietara.

LGTBI+ pertsonen profil eta adin desberdinetako lagunak bilatzen ari dira, bai landa-ingurunetan, bai hiri-ingurunetan bizi direnak, euren bizipenak modu konfidentzialean eta anonimoan partekatzeko prest daudenak.

Ikerketa 2025ean zehar garatuko da, eta zure parte-hartzea funtsezkoa da errealitate horiek ikusarazteko.

Parte hartu nahi baduzu, izena eman hemen: https://forms.office.com/e/eBm0pAEmqi?origin=lprLink

Lagundu mesedez deialdi hau zabaltzen, bai landa-eremuetan, bai hiri-eremuetan, eta sexilioa lehen pertsonan bizi izan duten ahotsak jasotzen.