04/12 Aniztasun afektibo-sexualak eta genero-identitateak EZ dute adinik ezta mugarik ere
Jardunaldi honetan aniztasun sexogenerikoak pertsona helduengan duen dimentsio soziala aztertu nahi dugu.
Sexu-afektibitate edo genero-identitate ez normatiboa duten pertsonek aurreiritziei eta hainbat diskriminazio moduri egin behar diete aurre egunero. Baina zehazki, LGTB pertsona helduak kolektibo kaltebera dira, gizartearen gehiengoak eta kolektiboak berak bazter uzten dituena.
Pertsona horiek gero eta kalteberagarritasun gehiago batzen dituzte zahartzen diren heinean, izan ere, LGTBI kolektiboko kide, emakume, etorkin eta abar izateaz gain gerora sortutako pobrezia edo desgaitasunak jasateko duten arriskua areagotu egiten baita.
Horregatik, funtsezkoa da pertsona horien espezifikotasunak eta berezitasunak kontuan izango dituzten politika sozialak lantzea, neurri handi batean arretarik eskaintzen ez zaien beharrizan espezifikoak dituztelako.
FELGTBk (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioa) egindako azterlan baten arabera, 65 urtetik gorako LGTBI herritarren % 52 bakardadean bizi dira, eta adin hori duen Espainiako gizartearen guztizkoa, ordea, % 24 da. Era berean garrantzitsua da adieraztea zahartzeari lotutako kezka nagusia bakardadea dela, eta horixe diote 1965. urtea baino lehenago jaiotako LGTBI pertsonen % 57k.
Era berean, azterlanetik ondoriozta daiteke elkarrizketa egin zaien pertsonen % 4k bakarrik erabiltzen dutela pertsona helduei zuzendutako baliabide sozialen bat, eta erabiltzen ez dutenen % 44k adierazi dute ez direla bertara joaten ez direlako beraien beharrizanetara egokitzen. Gainera, % 55ek bakarrik adierazten diete gizarte- eta osasun-zerbitzuetako kideei LGTBI pertsonak direla, horren arrazoia baztertua izateko beldurra edota lotsa izanik, besteak beste.
9:15-9:30 Parte-hartzaileen kreditazioa eta erregistroa
9:30-10:30 Hitzaldia: “La mirada de un hombre gay, desde la segunda mitad de la vida”
Hizlaria: Federico Armenteros (Fundación 26 de diciembre
10:30-11:30 Hitzaldia: “Experiencias e historias de las personas mayores del colectivo LGTBI en Nicaragua”
Hizlaria: Maria Teresa Blandón Gadea (Nikaraguako La Corriente Feminista)
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Hitzaldia: “Mayores sin armarios, Historia, Lucha y Memoria”
Hizlaria: Montse Gonzalez Montenegro (Colectivo Gamá)
13:00-14:00 Hitzaldia: “Retos y luchas actuales de las personas mayores del colectivo LGTBI en Guatemala”
Hizlaria:
Jorge López
Sologaistoa (OASIS-Organización de
Apoyo
a una Sexualidad Integral frente al Sida)
14:00-16:00 Atsedenaldia, bazkaltzeko
16:00-17:30 Mahai-ingurua: “Aniztasun afektibo sexualaren aurrean bizitzaren bigarren erdian dirauten zailtasunak eta aurreiritziak”
Moderatzailea: Jesús Estomba (Gehituko kidea eta Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuko koordinatzailea)
Parte-hartzaileak: Maria Teresa Blandón (Nikaragua), Antxon Quiroga Iturralde, Koldobike Mujika, Fernando San Martin.
Landuko diren gaiak:
- LGTBI pertsona heldu batek zein zailtasuni egin behar die aurre erakunde publikoekin duen tratuan?
- Nolako eragina du panorama sozial eta politikoak pertsona helduen orientazio sexual eta afektiboa bizitzeko moduan?
- Zure pertzepzioaren arabera, nolako bilakaera izan du LGTBI kolektiboko pertsonen onarpenak gure gizartean?; Aurreiritzi zehatzen bat al dago LGTBI kolektiboko pertsona helduen aurrean?
17:30-18:00 Ondorioak eta Osoko Bilkura

Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.