2018 Dis- FRUTA-tu
SEXUA tabu izaten jarraitzen duen gauza da, ez duzue uste? Batzuoi lotsa ematen digu SEXUAZ hitz egitea, beste batzuei beldurra ere ematen die. Beldur edo lotsa hau desinformazioa izaten amaitzen du gizartean eta horrek duen ondorioa SEXU praktika arriskutsuak izatea da eta horrela, STIren areagotzea. Gure tradizioengatik, praktika osasuntsuetan hezitzeko eta STIren aurkako proiektuak egiteko, beldurra erabili dugu mezu bezala, debekuaren edo alarmaren estrategiak SEXUAren inguruan existitzen diren mamuak berpiztuz eta sustatuz. Horregatik, Dis-FRUTA-tu sortu dugu, SEXUAK ez duelako arriskurik, SEXUAZ gozatu behar dugulako eta SEXUAREN inguruko praktika arriskutsuen aurka alternatiba guztiz gozagarriak existitzen direlako. Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STIren aurkako udako kanpainan erabiltzeko.
Honen helburua, komentatu den bezala, SEXUAREN inguruan existitzen diren mamuekin amaitzea da SEXU praktika seguruak ikustaraziz eta baliabideak existitzen direla erakutsiz. Muxuak, masturbazioa, BDSM-aren alde bat edo kondoiaren erotizazioa aurkezten dira honetan, baina plazeraren mundua persona bakoitzaren irudimena bezain handia izan daiteke. Beraz, iragarkian aurkezten den bezala, ausartu zaitezte plazer gehien sentiarazten zaituen praktikak deskubritzera, hori bai, hauek ezagututa eta neurriak hartu beharko balira hauek kontuan izanda.
Hala bada, hasteko oso neurri aproposa da bakoitzaren sexu osasuna ondo jakitea, hau da, bakoitzaren egoera serologikoa jakitea. Zure osasun sexuala kontrolpean izanda zailagoa da STIren bat jasotzea edo trasmititzea eta hau jakiteko modu bakarra test lasterra egitea da. Gehitun, osasun arlotik, dohanik jaso dezakezuen serbitzuetako bat da 943468516 telefonora deituta eta hitzordua hartuz gero.
ARRISKU GABEKO PLAZERA SENTIARAZTERA AUSARTU ZAITEZTE!
DIS-FRUTA-TZERA AUSARTU ZAITEZTE!
Gainera, urtero bezala, hainbat herri eta hiri ezberdinetako jai eta ekitaldietan kondoiak eta lubrikanteak banatu ditugu:
- FESTIVAL CINE DDHH
- LEIOA
- AMARA
- LASARTE ORIA
- EIBAR
- PASAIA
- TOLOSA
- HERNANI
- SESTAO
- IRUN
- BARAKALDO ETA ERRENTERIA
- GETXO
- ERMUA
- DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA
- ZARAUTZ
- ONDARROA
- DEBA
- TOLOSAKO GARAGARDO FERIA
- ZINEMALDIA
- SEMANA CINE FANTÁSTICO Y DE TERROR
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.