Honako gertakari hau salatzen dugu Gehitu elkartetik:
Madrilgo Biltzarrean jazotako gertakarien haritik, non Rocío Monasteriok (VOX) informazio espezifikoa eskatu zuen Madrilgo komunitatean COGAM elkarteak burututako prestakuntza-ekintzei buruz, #ApuntaMiNombreVox eta #YoTambiénSoyCOGAM etiketak sortu ziren sareetan, eta jende mordoak erabili ditu uztailaren 11z geroztik, aniztasuneko, berdintasuneko eta errespetuko balioetan oinarritutako hezkuntza bultzatzea eta LGTBI kolektiboaren eskubideetan atzera ez egiteko asmoz. Teresa Castro izan zen pertsona horietako bat, zeina Lesbicomic L.S.B. Ana komikiaren sortzaile eta Gehitu Euskadiko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteko presidente ohia den.
Madrilgo elkarteari bere babesa eman dion hainbat pertsonaren arteko bat dugu Teresa Castro, elkarteak bere komikia zabaltzeko egin duen lana erakutsiz, komikia Gipuzkoako Foru Aldundiak berak babestutako Meta! mikromezenasgo-ekimenean argia ikusi zuen proiektuetako bat izan baitzen, pertsona anonimoen ekarpen ekonomikoari esker aurrera ateratakoa. Crowdfounding kanpaina hasi zenean, orduan ere salatu zuten sare sozialen bidez jasotako homofobia, “ustel zaitez”, “heldu hemen azpitik”, “buztan bat izango da nire ekarpena zuretzat” edo antzeko komentarioekin.
Ekintzaileak asteburuan COGAM elkarteari bere babesa emanez egindako komentarioari, zeinean ikastetxe batean emandako hitzaldi baten argazkia erakusten duen –hitzaldi horretan bere komikia ere erakutsi zuelarik–, zenbait erantzun jaso ditu hitzaldi horiengatik, eta ekintzaileari kargu hartzeaz gain, elkarte eta ekintzaileek hezkuntza-esparruan egiten duten lana gutxiesten da. @teresacastrocomics kontuaren twitter harian daude komentarioak. Gehitutik, eta hezkuntza-esparruan profesionalen aldetik prestakuntza eskaintzen duen elkartea garenez, kezkagarriak iruditzen zaizkigu horrelako erantzunak, biztanleriaren sektore batek bizi duen LGTBIfobiaren erakusgarri baita hori, eta kolektiboarekiko horrelako irainek eragin dezaketen atzerakadaren adierazgarri.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.