Zenbat denbora eskaintzen diozu zure buruari? Barkatu al zara zure akatsengatik? Harremana ireki nahi duzu? Gure arteko harremanak eta horietan dugun lekua zalantzan jarriko ditugu, autoestimua eta autokontzeptua oinarri hartuta. Zaintzaren metodologiak eta umoreak gidatuko dute gure bizipen-tailerra, elkar hobeto ezagutzeko eta gure bizi-kalitatea handitzeko.

Apirilaren 23an goizeko 10etan, Okendoko Kultur Etxean kontzeptu guzti hauek landuko ditugu. Hau, taldeko eta banakako metodologia eta dinamiken bitartez egingo dugu. Pitu Aparicio izango da dinamizatzailea: Generoan, sexualitatean eta droga-mendetasunean espezializatutako gizarte-hezitzailea, dinamizatzailea eta taldeen bideratzailea.

Parte hartzera animatu ez gero, idatziguzu info@gehitu.org edo deitu 943 46 85 16 telefonora!