Aurten ere iritsi da iraila eta ikasturte berriarekin proiektu berriak jaiotzen dira eta zaharrek aurrera jarraitzen dute, hori bai, guztiek helburu bera dute: LGTBI+ kolektiboaren ongizatearen alde lagundu.

Ekintzailetzan 22 urte aritu ondoren Gehituren funtzionamendua eta kolektiboaren alde egiten ditugun ekintza guztiak gogora ekarri nahi dizkizuegu elkartea osatzen dugun ahots ezberdinetatik begiratuta.

Lehenengo bideo hau gure egoitzara eta bulegora gerturaketa bat da. Etortzen den edozein pertsonari arreta ematen diogu eta elkartekide eta bolondres direnek hemen egiten dituzte hitzorduak, elkartea osatzen duten batzorde ezberdinek egiten dituzten jarduerak aurrera eramateko.