2024ko jardueraren txostenak
Hemen kontsulta ditzakezu 2024n Gehituk egindako jarduerei buruzko txostenak. Eskubideak Sebastiane (eu) Sebastiane (es) Sebastiane (en) Hezkuntza – Educación Osasuna eta GIBa – Salud y VIH Mendi-taldea – Grupo de montaña Gehitu MAGAZINE-116-eu.pdf Gehitu MAGAZINE-116-es.pdf Gehitu MAGAZINE-116-en.pdf
Trans topaketa
Uztailaren 16an (asteazkena), 17:00etan, pertsona transen bigarren topaketa egingo dugu, Gehituren lokalean (Kolon pasealekua 50, Donostia). Anima zaitez, eta zatoz elkar ezagutzera!
Parte hartu Sexilioari buruzko Espainiako Ikerketan
LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrerako Zuzendaritza Nagusiak, Fresno The Right Link erakundearekin elkarlanean, sexilioari buruzko ikerketa aitzindaria egiten ari da: LGTBI+ pertsonen barne-migrazioak Espainian, bereziki landa-eremuetatik hirietara. LGTBI+ pertsonen profil eta adin desberdinetako lagunak…
Inkesta: LGTBIQ+ kolektiboak Euskadiko jarduera politikoari buruz duen pertzepzioa
Euskadiko LGTBIQ+ kolektiboko kidea zara? Master Amaierako Lan baten barruan, Julen Cano inkesta bat egiten ari da jakiteko nola hautematen duten LGTBIQ+ kolektiboak politika Euskadin. Azkarra, anonimoa eta funtsezkoa da gure errealitateak ikusarazteko. Kolektiboko kide…
Trans topaketa
Ekainaren 25ean (asteazkena), 17:00etan, pertsona transen topaketa bat egingo dugu, Gehituren lokalean (Kolon pasealekua 50, Donostia). Gure asmoa da aldiro-aldiro biltzen jarraitzea (hilean behin, edo bi hilean behin, elkartzen garenon disponibilitatearen arabera). Anima zaitez, eta…
Zinegoak luzapena (doan)
Badator Zinegoak hedapena! Gehituk, Mugen Gainetik elkarteak eta Zineklub Kresalak “Salão de Baile” [This is Ballroom] filma programatu dute Non: Trueba zinema-aretoetanEguna: Ekainak 10Ordua: 19:30 Eskuratu SARRERA DOAN esteka honetan.
LGTBIfobiaren aurkako Eguna (Maiatzak 17)
Gaur, LGTBIfobiaren aurkako Egunean, oso datu kezkagarriak partekatzen ari gara. LGTBIfobiari aurre egin behar zaio. Errealitate jasanezina erakutsi ez ezik, argi uzten dute zerk egiten duen huts: → Baliabide eza. → Giza Eskubideei buruzko derrigorreko…
Queer Taldearen bosgarren topaketa
Maiatzaren 21ean (asteazkena), Queer Taldearen bosgarren topaketa egingo dugu, 19:00etan. Oraingoan, solasaldia egingo dugu geure auto-aurkikuntza prozesuan markatu gintuzten erreferenteei buruz: liburua, filma, kanta, bideoa… inspiratu zaituen hori! Ekarri partekatu nahi duzun erreferente hori, formatu…
Harremanetarako appetarako gida
Gida hau harremanetarako aplikazioak modu seguruagoan erabiltzen laguntzeko pentsatuta dago, norberaren zaintza, adostasuna eta arriskuen prebentzioa sustatzen duten aholku praktikoekin, betiere LGTBIQA+ eta inklusiboaren ikuspegitik. Egin klik hemen, deskargatzeko.
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.

