LANPOSTU EGONKORRA

Egin beharreko jarduerak:

  • Bulego teknikotik Gehitu antolatzeko lanean laguntzea, koordinazioari lagunduz.
  • Proiektuak diseinatu eta egitea, diru-laguntzak kudeatzea (eskabidea, kontrol ekonomikoa, memoria eta justifikazio ekonomikoa), eta proiektuak gauzatzea. Kontratatutako pertsona izango da, hasiera batean, Gehituk HSHn GIB/HIESa eta STI prebenitzeko eta ikusarazteko urtero gauzatzen dituen proiektuen erantzule “.
  • Elkartean GIB/HIESaren eta osasunaren inguruan lan egiten duen boluntario taldeari laguntzea (hileko bilerak antolatzea eta horietara joatea, estrategiak adostea eta abar).
  • Elkartearen barneko eta kanpoko komunikazioa hobetzeko lanak egitea (sareak erabiltzea, bannerrak diseinatzea, web-orria editatzea …).
  • Elkartearen koordinazioan laguntzea (bazkideei, boluntarioei, erabiltzaileei… laguntzea).

Honako hauek eskatzen dira:

  • Ezagutzak eta esperientzia proiektuen eta diru-laguntzen kudeaketan.
  • Euskara jakitea, idatziz eta ahoz.
  • GIB/HIESari eta STIei buruzko ezagutzak, beste gizon batzuekin sexua duten gizonei dagokienez (HsH).
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
  • Profil soziala eta etikoa, elkarteak egiten duen gizarte-lanarekin bat etorriz.
  • Ofimatika

Honako hauek baloratuko dira:

  • Lanpostuarekin lotutako ikasketak eta/edo esperientzia: sexologia, gizarte-lana, komunikazioa.
  • Sare sozialak kudeatzea.
  • WordPress-eko webgunea editatzea.
  • Amateur mailako diseinu grafikoa.
  • Jarrera proaktiboa eta ekimenerako gaitasuna.
  • Komunikazio-, negoziazio- eta enpatia-trebetasunak.
  • Arazoak aztertzeko eta konpontzeko gaitasuna.
  • Nork bere burua antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
  • Talde-lanerako gaitasunak.
  • Diplomazia eta “egoten jakitea”.

HONAKO HAUEK ESKAINTZEN DIRA:

LANALDI OSOKO LAN-KONTRATUA; URTEBETEKO IRAUPENA, LUZADAITEKEENA.

URTEKO SOLDATA GORDINA 20.000 €.

HASIERA-DATA: 2020ko MARTXOA.

Interesatuek Curriculum Vitaea eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte info@gehitu.org -ra non elkartean lan egiteko beraien motibazioa azaltzen dituzten.

Jasotzeko azken eguna: 2020KO URTARRILAREN 15a