Latinoamerikako, Karibeko, Ekuatore Gineako eta Espainiako Estatuko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokien nazioarteko I Topaketa
Mugen Gainetikek, Gehituk eta Euskal Behatokiak elkarlanean antolatu duten Latinoamerikako, Karibeko, Ekuatore Gineako eta Espainiako Estatuko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokien nazioarteko I Topaketaren baitan datorren martxoak 24ean, ostirala, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan ospatuko dituzten hitzaldietara gonbidatu nahi zaituzke.
Bertan, arratsaldeko 16:30etan Saúl Castro Fernández-ek “Nazioarteko erronka komuna: konbertsio-terapiak” hitzaldia eskainiko du.
Hitzaldi honetan Saulek biktimen genero-identitatea, genero-adierazpena edo joera afektibo-sexuala aldatzeko eta arau zisheteronormatiboetara «egokitzeko» xedea duten praktiken ugaritzearekin lotutako egoera aztertuko du.
Saúl Castro Fernández-ek Zuzenbidea eta Politika Zientziak ikasi zituen. Gaur egun, giza eskubideen, nazioarteko zigor-zuzenbidearen eta LGBTI+ eskubideen arloko abokatu gisa dihardu, The Guernica Centre for International Justice erakundean. Amnistia Internazionaleko dibertsitate-taldeko kidea ere bada. 2020. urtearen amaieran, No es Terapia, Asociación Española contra las Terapias de Conversión elkartea sortu zuen, praktika horiek behatu eta ikertzeko. Iazko ekainean Ni enfermos ni pecadores: la violencia silenciada de las «terapias de conversión» en España liburua argitaratu zuen. Gaur egun, Latinoamerikako egoera ikertzen ari da, batez ere Mexikon.
Jarraian, arratsaldeko 19:00etan, Tamara Adrián Hernández-ek “Trans pertsonen legezko nortasunaren aitorpenean egindako aurrerapenen eta talde kontserbadoreek onarpen hori eragozteko erabilitako bitartekoen ikuspegi globala” gaiari buruz jardungo da.
2012an Argentinako Genero Nortasunari buruzko Legean ezarritako trans pertsonen legezko nortasuna administrazio-bidetik eta eskaera guztiz pertsonal eta autorerreferentetik aitortzeko eskubidea oinarri hartuta, giza eskubideak babesteko estandar hori azkar hedatu da, ez bakarrik Latinoamerikan, baita Europan eta Asian ere. Halaber, Giza Eskubideen Ameriketako Gorteak printzipio hori Giza Eskubideen Amerikako Konbentzioak bermatutako giza eskubide gisa ezarri du. Hala ere, aurrerapen azkar horren aurrean, izaera desberdineko talde kontserbadoreek koalizioak sortu dituzte printzipio hori oraindik ezarri ez den herrialdeetan ezartzea eragozteko, eta printzipio hori iraultzeko, eta ezarri denetan atzera botatzeko. Albiste faltsuen, izuaren teoriaren eta gobernuz kanpoko erakundeen erabileraren arteko nahasketa baten bidez, eskubide horien lehengo egoerara itzultzea eragin nahi dute, nazioarteko espazio askoetatik betoa jaso duen kontrako koalizio bat sortuz.
Tamara Adrián Hernández Summa Cum Laude abokatu graduatua da Andrés Bello
Unibertsitate Katolikoan (Caracas) eta Zuzenbide Komertzialeko doktorea Paris 2 Unibertsitatean. Zuzenbide irakaslea izan da Venezuelako Andrés Bello Unibertsitate Katolikoan, Zentralean eta Unibertsitate Metropolitarrean, eta Zuzenbideko doktorego- programakoa Antioquiako Unibertsitatean (Kolonbia), eta Giza Eskubideen arloko maisutza Bakerako Unibertsitatean (Costa Rica). Bere herrialdeko Justizia Auzitegi Goreneko Konstituzio Salako magistratu kargua betetzeko kredentzialak Venezuelako Asanblada Nazionalean aurkeztu zituen lehen emakume trans eta lesbiana (2010), eta lehen transgenero diputatu hautatua (2015) bada ere.
Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira eta sarrera librea da aretoa bete arte.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.