ZER DA COUSSELING-A?
Counselling-a: pertsona bakoitzak, aukera ematen bazaigu, gure arazoak gure kabuz konpondu ahal ditugula esaten duen metodoa eta filosofía da. Couselling-aren filosofia: gizabanakoaren duintasunean eta balioan sinestea da, hau da, honen askatasun aitortzea (jakinaren gainean egotea) bere balioak eta helburuak erabakitzeko eta bere bizitzeko era aukeratzeko eskubidea izateko.
Askotan, pertsonok ez gara konturatzen gure gaitasunetaz, horregatik counsellor-ak hauek bilatzen lagundu behar dio, bakoitzaren berezitasuna bilatzen eta norberaren banakotasuna nabarmentzen. Berez pertsonok badaukagu aldatzeko potentziala. Hala, counsellor-ak kontuan izango ditu laguntzen ari duen pertsonaren baloreak, bere jarrera eta jokaera bizitzan. Counselling-a aldatzeko ikuspuntu ezberdinak sortzea da. Aldaketa hauek pertsonaren barrutik atera behar dira (egoeran ezberdinak sentiarazten) edo inguruko aldaketa batetik edo jokatzeko eratan.
COUSELLING ETA IKT-ak
GEHITU-k zerbitzu berri hau IKT-en (Informazio eta Komunikazio Teknologia) bidez eskeiniko du. Hauen garapenak informazioa eman eta jasotzea, hala nola komunikazko interpertsonala mantentzea erraztu du. Horregatik, Sobrado Férnandez (2006) dioen moduan, IKT-ek teknologiaren garapenei, aurrerapen sozialei eta kulturalei mesede egiten diete eta, gainera, orientazio-profesionalentzat plataforma bihurtu daiteke hauen konpetentziak hobetzeko eta kalitate oneko zerbitzuak emateko.
Honela, hauen erabileraren zergatia couselling-ean erabiltzailearentzat berehalakotasuna suposatzen dutela da bere arazoa azaltzeko eta, gainera, counsellor-arentzat eskuragarritasuna. Horrela, bi aldeek jasotzen dituzte abantailak, laguntzeko eta lagunduak izateko. Eta garrantzitsuagoa dena, esan bezala, IKT-ek hobetzen dute, ez bakarrik komunikazioa, bai eta ere couselling-arentzat oso garrantzitsua dena: den tresna oso garrantzitsua ere: informazioa.
COUSELLING GEHITU-N
GEHITUtik zerbitzu hau eskaintzea garrantzitsua iruditzen zaigu hainbat arrazoiengatik: IKTen bidez erabiltzailearengana hurbiltzeko daukagun erraztasunagatik, erabiltzailearen berehala eta mugitu gabe bere arazoa azaltzeko duen beharrarengatik eta informazio egoki eta profesionalaren eskasiagatik. Azkeneko hau guztiz garrantziskoa da erabiltzailearen osasun sexuala arriskuan egon daitekeelako egokia den gune edo profesional baterako sarbiderik ez duenean atentzio txar jasotzen badu.
Horregatik, eta gure BERDINDU zerbitzuaren bermearekin, GEHITUk hurrengo plataformetan eskainiko du IKTen bidezko couselling-a:
Telefonoa bai whatsappetik hitzegiteko bai deitzeko: 607829807.
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.