Abenduaren 1a – HIESaren Aurkako Mundu Eguna

Donostialdeko gazteak dira Gehituk egiten dituen GIB probetako erabiltzaile nagusiak

Aurten, oraingoz, 67 pertsona hurbildu dira Gehitura GIB, C hepatitis eta sifilisaren test azkarrak egitera. Zerbitzu hori anonimoa, konfidentziala eta doakoa da, eta edonorentzat dago eskuragarri —hitzordu bidez beti—, osasun-sistema publikoaren eta GIB proba egiten duten farmazien eskaintza osatzeko helburuz, betiere testuinguru komunitario eta gertutasunekoan.

Erabiltzaileen ia erdiak GIBaren proba aurrez egina zuten, azken urtean bertan
Zerbitzua pertsona guztiei irekita dagoen arren, proba egitera etortzen diren erabiltzaileen batez besteko profila honakoa da:
– Gizonak: % 65,7 (emakumeak % 26,9 eta pertsona ez-binarioak % 4,5)

– 35 urtetik beherakoak: % 58,3
– Donostialdeko bizilagunak: % 53,7 (eta, jarraian, Gipuzkoako beste eremu batzuetakoak % 32,8)

Gainera, % 61,2k noizbait egina zuten proba, eta horietatik % 42,9k azken urtean. Lehenagotik egina zuten proba hura egiteko, Gehitura eta beste baliabide komunitario batzuetara jo zuten gehienek (% 41,4), eta osasun publikora % 31,7k.

Erabiltzaileen % 18,5ek adierazi dute inoiz izan dutela Sexu Transmisiozko Infekzioren (STI) bat, eta horietatik % 75ek duela hiru urte baino gehiago jaso zuten diagnostiko hori. Gehituko aurtengo emaitzei dagokienez:
– GIB proba guztien %100 negatiboak izan dira
– 2 sifilis kasu positibo detektatu dira
– Eta C hepatitisaren kasu positibo 1

‘Larrialdiko tratamendua’: oraindik gutxi ezagutzen den baliabidea
Erabiltzaileak emaitzak jaso zain dauden artean (20 minutu inguru), Gehituko taldeak prebentziorako oinarrizko informazioa eskaintzen du prebentziorako eta ohiko zalantzak argitzeko, besteak beste, esposizio osteko profilaxia (PPE) izeneko tratamenduari buruz.

Larrialdiko tratamendu’ hori Osakidetzak eman dezake, arrisku handiko praktikaren bat izan dutenen kasuetan.

Gehituk ezagutu dituen Osakidetzaren datu berrienen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan urtero 400 pertsona baino gutxiagok eskatzen dute tratamendu hori, GIBaren transmisio-arriskua murriztu dezakeen arren, bereziki, tratamendua arrisku-praktikaren ondorengo lehen orduetan hasten bada.

Tratamendua 28 egunez antirretrobiralak hartzean datza, eta kasuan kasuko ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan eska daiteke. Bertan, mediku-taldeak tratamendua egokia den baloratuko du, bereziki gizonen arteko harremanetan eiakulazioarekin izandako uzki-
penetrazioa bezalako egoeretan.

Gehienbat funts propioekin finantzatutako programa
Gehituren GIB eta STIen prebentzio- eta detekzioko-programa, neurri handi batean, bazkideen ekarpenekin finantzatzen da. 2024an horixe izan zuen finantzaketa-iturri bakarra, elkarteak ez zuelako GIB Planaren laguntzetara aurkeztu.

2025erako, oraindik irmoa ez den ebazpenaren arabera, Hiesaren Planaren dirulaguntza ez da, ziurrenik, programaren kostu osoaren % 50era iritsiko, eta, beraz, Gehituko bazkideek funtsezko zerbitzu horri eusteko ahalegin ekonomiko nabarmena egiten jarraitu beharko dute.
Gehituren zerbitzu hori da Gipuzkoan elkarte batek kudeatzen duen GIB eta STI detekzio-
zerbitzu bakarra.

LGTBIAQ+ komunitatearen autoantolakuntza
Gehituk azpimarratu nahi du LGTBIAQ+ komunitatearen autoantolakuntzak duen garrantzia GIBaren prebentziorako, oraindik ere bizirik dirauen estigmaren aurkako borrokarako eta chemsex bezalako errealitate berriei ikuspegi komunitariotik aurre egiteko, gizarte-aldaketetara eta praktika berrietara egokitutako esku-hartze espezifikoak eskatzen

Gehitun hitzordua eskatzeko telefono/Whatsapp zenbakia: 607 829 807