Datorren irailak 23an Gehitu elkartearen eskutik SEBASTIANE SARIA banatuko zaio Zinemaldiaren filmen artean LGTBI kolektiboaren errealitatea, askatasuna eta aurrerapen sozialak hoberen islatzen dituen film ekoizpenari. Aurten bere 17. edizioa ospatzen duen sari honetan Zinemaldiaren aurtengo edizioaren Sail Ofiziala, Horizontes Latinos, Zabaltegi eta Zuzendari Berriak sailetan aukeratutako 11 film hautagaien artean banatua izango da. Halaber, LGTBI gaia jorratzen duen urteko iberoamerikar film onenari ematen diogun 2016ko Sebastiane Latino Sariko film irabazlea, Rara (Txile), Pepa San Martinek zuzendua, Horizontes Latinos sailean programatuko da.

Gure poza azaldu nahi dugu aurten sarira hautagai den film kopuru handiagatik, hauetariko lau Sail Ofizialean parte hartuko dutela nabarmenduz. Bukatzeko, azpimarratu nahi genuke irailaren 19tik 21ra Iberoamerikako LGTBI Zine Festibalen 2. Topaketa ospatuko dugula. Topaketa hau Zinemaldia eta Acción Cultural Españarekin elkarlanean aurrera eramana da bi kontinenteen artean zubiak eraiki asmoz eta arlo honetako festibalen errealitateari buruzko hausnarketa bultzatzeko helburuarekin.

HAUTAGAIAK