Datorren urriaren 12an Tologorritik Txarlazora joango gara Gorobeletik zehar. Irteera ordua goizeko 10:00etan izango da honako elkargune honetatik:
https://maps.app.goo.gl/Db9oTtw4hLTMQowC8
Ibilbidearen xehetasunak: Lendoño Goikotik igotzen hasiko gara, pagadi polit bat zeharkatzen duen bideska batetik. Bideska hau Zidor Beltzean amaitzen da: zorua beltza duelako dauka izen hori. Zertxobait aereoa da eta horregatik, kontu apur batekin ibili beharko dugu. Zidor Beltzetik aurrera eginez Barrerillako Atakatik igaroko gara. Hurbil daukagu Tologorriren tontorra (1073). Lautada belartsu batetik helduko gara bertara. Ostean, Gorobel mendilerroko ertzetik ibiliko gara: apur bat gorantz eta beste apur bat beherantz eginez, Bedarbide, Atezabal, Solaiera eta Txolopeko tontorrak zapalduko ditugu. Azkenean Txarlazora iritsiko gara. Hemen dago Antzinako Andra Mariaren monumentua, 1904koa. Nahiko bitxia eta ikusgarria da, nahiz eta batzuek ez ikusi bertan panetone edo madalena erraldoi bat baino. Pagadi eder batetik barrena, hasierako aparkalekura garamatzan bideska batetik itzuliko gara.

Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.

