Urriak 26, intersexualitatearen ikusgarritasunaren nazioarteko eguna izan zen, eta ezin dugu ahaztu gure kolektiboaren sigla ikusezinenetako bat izaten jarraitzen duela.
Intersexualitateak (pluralean) termino gisa erabiltzen dira gorputzaren askotariko egoerak izendatzeko. Egoera horietan, pertsona bat ugaltze- edo sexu-anatomia batekin jaiotzen da — genitalak, gonadak, hormona mailak edo kromosomak —, eta ez dirudi bat datorrenik gorputz maskulino edo femeninoen definizio tipiko eta normatiboekin bat.
Asmi Molina Fernández intersex aktibistak 2022ko Zilarrezko Gehitu Saria jaso zuen atzo, Intersexualitate-motaren bat duten pertsonen eskubideen alde egin duen ekarpen nabarmenagatik, eta bere aktibismoarekin pertsona horiek oraindik ez dituzten ikusgaitasuna areagotzen eta erreferenteak sortzen laguntzeagatik
Atzo Gehitun sari banaketan bildu ginen guzitioi, Asmik bizi lezio bat eman zigun bere esperientzia kontatuz. Eskerrik asko Asmi, Gehitu elkartearekin zure aktibismoa, bizi esperientzia eta zure izate hutsa konpartitzeagatik.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.