GEHITUk, Euskal Autonomi Erkidego mailan lan egiten duen elkarteak koordinazio posturako jardunaldi osorako lan eskeintza luzatzen du.
Postua betetzeko beharrezko baldintzak:
- Enpresen administraritza eta zuzendaritzan edoeta Gizarte Langintzan titulazioa edo lan-eskarmentua
- EGA edo baliokidea den euskara ziurtagiria. Euskara maila altua irakurketa, idazketa eta elkarrizketan. Idazki laburrak itzultzeko gaitasuna balioetsiko da.
- Erakunde, persona-erabiltzaile, boluntariotza, elkarte eta hedabideekin harremanak eta elkarlana lantzeko gaitasuna.
- Profil soziala eta etikoa, elkartearen zereginarekin bat datorrena.
- Lantaldeen zuzendaritzan eta helburuen definizioan eskarmentua.
- Dirulaguntzen eskaera eta justifikazioak kudeatzea.
- Jarraipen eta control ekonomikoa
- Kultur-ekintza eta ekintza sozialak antolatu eta kudeatzeko gaitasuna.
- Beste hizkuntzen ezagutza balioetsiko da
- Komunikaziorako baliabideetan eta sare-sozialen eta webguneen kudeaketan ezagutza edukitzea balioetsiko da
Eskaintzen da:
- Profesional gazteez osatutako lantalde egonkor bat zuzentzea
- Ordutegi malgua
- EAEan arlo sozialen erreferentea den elkarte batean parte-hartuko duzu
- Soldata 26.000 € gordin urteko
Interesaturik daudenak bidali CV-a info@gehitu.org helbidera 2019ko urriaren 20a baino lehen. Eskerrik asko!
Mantente conectado