Askotariko gorputzak.

Gorputza eta hura gobernatzen eta gizartearentzat onargarri egiten duten ohiturak eta ezaugarriak boterearen politiken eta narratiben isla baino ez dira. Gorputz horretan elkartzen dira sexua, generoa, arrazak, tamainak, neurodibergentziak eta desgaitasunak. Horiek guztiak ikusezin bihurtzen saiatu eta saiatzen dira.

Aniztasunean oinarritutako heziketa integralik gabe LGTBIA+ kolektiboa ulertu ezin daitekeen moduan, ez dago kapazitismoa deseraikitzeko eta aniztasuna lantzeko modurik desgaitasun/aniztasun funtzionalaren inguruko heziketarik gabe. Zapaldutako eta ikusezin bihurtutako pertsona gisa, guri dagokigu gurutzatzen gaituzten ardatzak  eta, pribilegioak izateagatik, gurutzatzen ez gaituztenak hautematea, ardatzok gurutzatzen dituzten gorputzak ere gizartearen partaide izan daitezen.

Magazine honetan honi guztiari eman nahi diogu ikusgaitasuna: ardatz guztietako gorputz disidenteei, loditasunari, desirari, desgaitasunari eta eskubide osoz bizitzeko beharrari, estandarrekin bat ez datorren gorputza izateagatik gizarteak mugarik jarri gabe.

Deskargatu aldizkaria hemen.