Esnatu Naiz kabaretaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruan
Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du.
4 emanaldi eskainiko ditugu abenduan. Datak, hauek dira:
– Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan
– Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan
– Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan
– Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan
Gozatu Harrotasunaren Antzerkiaz! Gora kabareta!!!
Emanaldiei buruzko informazio zehatza:
– Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak emailez eskatu behar dira info@gehitu.org helbidera emaila idatziz.
– Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan. Sarrera: 7 euro (5 euro, Faktoriako bazkideentzat) Hemen klikatuz.
– Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan. Sarrera: 7 euro
Hemen klikatuz.
– Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan. Sarrera: 10 euro. Hemen klikatuz.
SINOPSIA
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek modako trans artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.