Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteek Teresa Castrok dinamizatzen duen eta “Ipar eta hegoaldeko emakumeak biolentziaren aurka” gaia jorratuko duen fanzine-tailer bat antolatzen dute urriaren 29tik azaroaren 19ra bitarteko ostegunetan.

Urriaren 29tik azaroaren 19a bitarteko ostegunetan, 18:00etatik 20:15etara egingo dugun 9 ordu tailer honetan, azaroaren 25ean “Emakumearen kontrako biolentziaren aurkako eguna”-n aurkeztuko dugun fanzine bat sortuko dugu lantaldean.
Egingo dugun fanzinearen gaia emakumeek, orokorrean, eta lesbianek, zehatzako, pairatzen duten biolentzia izango da, Euskal Herriko eta Ertamerikako errealitateetan arreta hartuz.

Animatu zaitez parte-hartzera!

Teresa Castro-k dinamizatuko ditu tailerrak

Datak: Urriak 29, Azaroak 5, 12 y 19 ostegunak
Ordutegia: 18:00-20:15
Kokapena: Gehituko egoitza (Kolon Pasealekua 50, behegaina, Donostiako Gros auzoa)

Partaidetza maximoa: 15 pertsona

Partaidetza minimoa: 4 pertsona

Izen-ematearen kostua: 10 €

Tailerra emakumeen ahalduntzera bideratuko bada ere, 16 urtetik aurrerako genero guztien parte-hartzea onartuko da.

Parte-hartu nahi baduzu, hementxe duzu izena-emateko idazkia