Gehituren Adierazpena: 2021eko Latorrizko Gehitu Saria
1990ko maiatzaren 17an, gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea MOEk. Urte batzuk geroago, gauza bera egin zuen transexualitatearekin. Hori dela eta, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko egun izendatu zuten maiatzaren 17a eta abagune egokia da lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen eta intersexualen eskubideen urratze egoerak eta eskubideok izateko jasaten dituzten zailtasunak salatzeko.
Egun adierazgarri horretan, Gehituk, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bixesual eta Intersexualen elkarteak, Latorrizko Gehitu sariak banatzen ditu. Aurtengoan, honako erakunde edo norbanako hauei ematea erabaki du:
- Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Carmen Calvori, pertsona transen benetako berdintasunaren aldeko lege-aurreproiektua (“trans legea”) izapidetzearen aurka agertu izanagatik. Aurreproiektu hori Calvo kide den gobernuko Berdintasun Sailak landu du eta pertsona transen eta LGBTI kolektiboko kideen erakunde ia guztiek babestu dute, baita bere alderdiko aktibistek ere. Diputatuen Kongresuko txosten batean onartutako erabakiak jasotzen ditu.
Zaurgarria da lesbianen eta gayen eskubideen aldeko konpromisoa adierazi duen pertsona batek trans pertsonek duintasuna eta garapen pertsonal librea izateko oinarrizko eskubidea (Konstituzioko 10. artikuluan jasotakoa) babesten duen lege bat onartzea eragoztea. Are, kontuan izanik pertsona trans horietako asko arrisku egoeran bizi direla.
- Letoniako Gobernuari, neurririk hartu ez izanagatik herrialdean muturreko LGTB-fobiaren aurrean, zeina alderdi eta erakundeek kalterik jasan gabe zabaltzen duten gorroto diskurtsoak elikatzen baituen. Letoniako MOZAIKA LGBT kolektiboak, ILGAk eta Amnistia Internazionalak herrialdeko LGBTI pertsonen eskubideen urraketa eta nagusitu den homofobia eta LGBTI-fobia salatu dituzte behin eta berriro. Gertaera horiek direla eta, Letonia LGBTI pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzeko estandarretatik urrutien dagoen herrialdea da Europar Batasunean, Poloniarekin batera.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean

Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.