SKOLAE hezkuntza programa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean Nafarroako Foru Aldundiko hiru talde immobilisten salaketen ondoren
Hezkidetza egitasmoa idaztearen 5 arduradun eta 5 tutore deklaratzera deitu dituzte. Pertsona hauek hainbat mehatxu eta irainak jaso dituzte azkenengo hilabete hauetan sare sozialetan.
Umeen, gazteen, gizonen eta emakumeen eskubideen defentsan oinarritzen diren baloreak sustatzen dituen eskolarekin bat eginez, Gehituk kezkaz begiratzen ditu berdintasuna eta aniztasuna kolokan jartzen dituzten jokaera hauek.
Salatzeko zeozer balego ez da Hezkidetza Egitasmoa hau, jasaten ari den eraso hauek baizik. Neskak mutilekiko sumisio eta men egitearen aurrean ahaldundu nahi dituen egitasmo bat. Eskolak gai, lesbiana, bisexual eta trans* gune segurua bihurtzen duen egitasmo bat. Ikasgeletara sexualitatearen eztabaida eramaten duen eta gazteek duten erreferente eza gainditu nahi duen diren egitasmo bat.
Jaso duten salaketak ikaslegoa adoktrinatzen duela dio.
GGEEak ez dira doktrina bat, ez dira inorenak, berdin dio klase, arraza, genero edo sexu identitate edota orientazioa, gizarte guztiaaren eskubide besterezinak dira.
Hezkuntza sistemaren eraikuntzarako eta Gizarte pluralago, anitzago eta berdinzaleagoa izateko guztiz garrantzizkoa da SKOLAEren ezarpena. Hezkuntza eta Administrazio publikoek jarraitu beharreko eredu eta erreferente bezala defendatzen dugu.
Gure elkartasuna eta eskerona adierazten dizkiegu Hezkidetza Egitasmoan parte-hartu izanagatik deklaratzera deituak izan diren pertsonei eta aitortu nahi diegu ere beste pertsona askok konpromezua hartu dugun zeregin latz honetan egin duten ahalegin handia.
Related posts
Bilatu
Eman izena Gehituren Whatsapp taldean
Gure ekintzen berri izan nahi Whatsapp bidez? Zure mugikorreko kontaktuetan Gehituren zenbakia sartu 607 829 807 eta bidali ALTA hitza eta IZEN-ABIZENAK, hedapen-zerrendan sar zaitzagun. Mezu horiek jasotzeari utzi nahi izan ezkero berriz, bidali BAJA hitza.