Bizi poza osatzen dugun elkarte ezberdinok urteak daramazkigu hezkuntza arloa lantzen eta urteak dira dagoeneko, hasieran Irrien Lagunak eta orain Bizi Poza taldearekin bat egiten duguna. Egia esan Bizi Pozaren ekimenak gure elkarteen zutabe nagusietako bat bilakatu dira. Izan ere, Bizi Poza Elkarteak gizarteko aniztasuna islatzen du eta gure kolektiboak aniztasun horren parte izanik bertan egotea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Argi daukagu gaztetxoenak direla gizarte honen etorkizuna. Etorkizun hori berdintasunean eraiki ahal izateko gizarteak osatzen duen kolore aniztasuna plazaratzen eta transmititzen laguntzen digun erreminta Bizi Poza izanik. Gaur egun gertatzen diren eta etorkizun batean gerta daitezken bazterkeria, bullying, diskriminazio, eraso sexista etab. luze bat ekiditeko mugimendu paregabea da. Izan ere. Bizi Poza Jaia, jai bat baino askoz gehiago da.Aniztasunezko giro bat da. Euskal Herriko haur, guraso zein familiei beste errealitate batzuk ezagutarazteko gunea suposatzen du. Aukera ederra da jendeak gure errealitatea ezagutarazteko eta guk besteen errealitatea ezagutzeko ere, baina baita denok ondo pasatzeko, ikasteko… Elkarlanean aritzeko aukera paregabea, azken finean. Horregatik gure elkarteek ordezkatzen dituzten Euskal Herriko gazte, heldu, guraso zein boluntario, herrikoak zein kanpokoak, neska zein mutil,lesbiana, gay, bisexual, transexual, heterosexual zein intersexualak eta gure gizarteko aniztasuna osatzen duten abar luze horri festa honetara bertaratzera eta bertako giroaz gozatzera animatu nahi ditugu. Iturria: Gehitu Elkartea